AZKOITIAZPEITIA 2020
Ongi Etorri
RUNNER BIHOTZA
 
Irailaren 19an, DIEGO GARCIAren Oroimenezko XXVII.AZKOITIAZPEITIA Nazioarteko Maratoi Erdia ospatuko dugu.

2020.urtea, urte olinpikoa izanik, AZKOITIAZPEITIA antolakuntzak, lelo olinpikoarekin bat egin nahi du. Gizatasun handiko mundu baten egiten dugu amets, bihotz bizien mundua, non norberak ipintzen ditu bere helburuak, eta amets hauek aurrera eramaten saiatzen da.

AZKOITIAZPEITIA maratoi erdian parte hartzaile guztiek urtero egiten duzuen ahalegina aitortu nahi dugu. Ahalegin horren atzean dauden entrenamendu-orduak, lehiaketa bakoitzean lortzen edo gainditzen dituzuen helburuak. Baina batez ere badakigu "runner"on baten izaera, norberari gerta dakioken, momentu txar bati, zailtasunei edo kirol lesioak gainditzeko duen indarra dela, eta horrela bere helburuetan iritsi norberaren konfiantza eta fedea galdu gabe.

Bilatu ezazue AZKOITIAZPEITIAn zure bihotza piztuko duen zuzia eta besarkatu adiskidetasuna, desberdintasuna, elkartasuna eta joko garbia. Sentitu zure bihotzaren berotasuna, DIEGOren taupadekin. Segi haratago, eutsi eta hazi pausuz pausu eta batez ere entzun zure"runner" bihotzari. Hark erakutsiko bai dizu garaipenaren benetako esanahia: Irabaztea, helmuga lehen tokian igarotzea baina zerbait gehiago dela.

Datorren Irailaren 19an, AZKOITIAZPEITIA zuen helburuetako bat izatea nahiko genuke.

 
 
 

 

 


sc